Enpresaren adar berri horretan bezero posibleei erakutsi ahal izateko katalogo moduko liburuxka baten beharrarekin etorri ziren gugana. POPATIKen burutzen ditugun proiektu guztietan bezala, estrategia betetik abiatu genuen elkarlana, beren beharrak eta izaera ezagutu eta helburuak lortzeko bidea egiteko.
Horrela, marka identitatearen zehaztapenarekin hasi genuen bidea, adar honi zegokion logo berria sortuz. Liburuxkan, beraien izaera, eskaintzen zuten zerbitzua eta lan egiteko metodologia zein filosofia nahi zituzten zabaldu, horregatik hori guztia laburbiltzeko testuen erredakzioarekin jardun gara lanean, baita liburuxka ontzeko argazkien sorreran eta edizioan ere.