Jarduera hasi zenetik, elkarteak logotipo berari eutsi dio, eta saltoki gehienak ez ziren identifikatuta sentitzen. Beren nortasuna eguneratu eta urtez urte martxan jartzen dituzten kanpainei buelta bat emateko nahiak ekarri zituen gugana.
Saltoki guztiak restyling prozesuaren partaide egin nahi izan ditugu, eta herriaren nortasuna islatzen duen logotipo bat diseinatu, elkartearen zenbait identifikazio-elementu alde batera utzi gabe.
Azken urte hauetan, urte guztian zehar aurrera eramaten dituzten kanpainen ideia kreatiboa lantzen diardugu, baita hauek burutzeko behar dituzten euskarri digital eta fisikoen diseinuarekin, zein sare sozialetako eta komunikabideetako argitalpenen kudeaketarekin ere.
Behin markaren balioak eta estiloa finkatutakoan sare sozialen kudeaketari ekin genion eta horretan dihardugu gaur egun.