Ane Miren Unsain

Diseinua / Formazioa
Ane Miren Unsain abokatuak zuzenbide zibila, familia zuzenbidea, atzerritartasuna eta lan eskubideen arloko zerbitzuak eskaintzen ditu, betiere bezeroen beharrei arreta pertsonalizatua eskainiz.
Bere jardun profesionala sendotu eta bereizteko asmoz, bere esentzian oinarritutako identitate bisual sendo eta gogoangarri bat sortzeko erronka jarri zigun. Horretarako, estilo klasiko bat abiapuntu hartuta, kolore eta baliabide grafikoak landu ditugu, bere nortasunari ukitu freskoa emanez. Xehetasun bakoitza arretaz landu dugu, bere profesionaltasuna eta konfiantza transmitituz eta bezeroekin lotura sendoa sortzeko.

Elkarlana amaitzeko, sare sozialetara bideratutako formazio txiki bat eskaini diogu, zer, noiz, nola eta zergaitik publikatu trazatzen laguntzeko.

Kaixo! .

info@popatik.com

Behar duzun guztian lagunduko zaitugu. Jarri zaitez gurekin harremanetan!

Marketing digitala

Ezinbesteko tresna bihurtu da markentzat, hazteko, saltzeko eta bezero potentzialak erakartzeko duen aukera handiagatik. Kostu aldetik
Marketin digitala
eskuragarriagoa izateaz gain, segmentaziorako aukera handiak eskaintzen
ditu, publiko objetiboarengana modu espezifikoan iristea ahalbidetuz.

Emaitzen analisia

Planteatutako estrategiak eta bideak egokiak izan direla ziurtatzeko ezinbestekoa da emaitzak aztertzea, beharrezkoa balitz beste bide batzuk hartu eta estrategia zuzentzeko.

Diseinua

Diseinuari esker bezeroaren marka eta euskarriek bere izaearen itxura dutela bermatzen dugu. Begirada batean irudi korporatiboaren estetika identifikatzea bilatzen dugu, marka osatzen duten logotipoak, tipografiek, koloreek eta gainerako errekurtsoek batasun bat dutelako.

Estrategia eta sormena

EZAGUTZEA

Gure lanaren arrakasta hein handi batean planteatutako estrategiaren egokitasunean oinarritzen da. Horregatik, lehen urratsa bezeroaren egoera, izaera, beharrak, helburuak eta baliabideak ezagutzea izaten da.

PROPOSAMENA

Kasu bakoitza ondo ezagututa, sormenari bide eman eta ekintza ezberdinak planteatzen ditugu gure bezeroen negozio helburuetara iristeko. Proposamen bakoitza guztiz pertsonalizatua izaten da, eraginkorra izango dela bermatzeko.

EKINTZA

Proposamena aurkeztu, zuzendu eta onartuta dagoenean, ekiteko garaia da. Onartu diren akzio guztiak martxan jarriko ditugu dauzkagun erremintak baliatuz; marketing digitala, komunikazioa eta diseinua.
Webgune honek, nabigazio esperientziarik onena lortuko duzula bermatzeko cookieak erabiltzen ditu. Gunean nabigatzen jarraitzean, cookie horiek onartu dituzula adierazten ematen ari zara.

Komunikazioa

Izan digitalki edo euskarri fisikotan, beti dute komunikazio beharra sortzen ditugun pieza guztiek. Esaten dena bezeroaren isla izan dadila bermatzen dugu komunikazioaren bidez, estrategian landutako balore eta mezuak errespetatuz.