Proiektu berria izanik, komunikazio zein marka estrategia sakon baten beharra zuen. Behin erroa ongi landuta, markaren sorrerari ekin genion. Helburu nagusia sinpletasunaren indarra transmititzea izan da: makinarik eta konplikaziorik gabe, gorputza eta norberaren indarra ardatz dituen filosofia baten isla.
Irudi bisualak mugimenduaren eta forma oinarrizkoen arteko uztarketa dakar. Logo sinple baina adierazgarri batek etengabeko energia fluxua iradokitzen du, ñabardura txikien bidez bizitasuna eta oreka transmitituz.
SOMA ez da soilik entrenamendu zentro bat: filosofia bat da. Oinarrietara itzuli, mugimendua bizi.