Astigarraga

Kanpaina / Diseinua
Eta zuk, nola ikusten duzu Astigarraga? Astigarragako gazteen tokiko kontsumoa sustatzeko sentsibilizazio kanpaina
Aurrekariak eta testuingurua

Astigarragako Udalak azken urteotan egin dituen ikerketek ondorio argi bat utzi dute mahai gainean: 19 eta 44 urte bitarteko gazteen kontsumo-ohiturek eragin zuzena dute herriaren bizigarritasunean eta etorkizunean. Haien erabaki txikiek —non erosi, nori kontratatu zerbitzua, non poteatu— herriko kaleak hutsik edo bizirik egotea baldintzatzen dute.

Gaur egun, eskaintza erraldoi baten aurrean bizi gara: online erosketak, kanpoko markak, publizitate etengabea. Testuinguru horretan, herriko saltoki txikien alde egitea ez da soilik erosle baten erabakia: komunitate baten etorkizuna jokoan dagoen hautua da. Horregatik, Astigarragako Udalak Popatik Estudio Kretaiboarekin lankindetzan, gazteei begirako sentsibilizazio kanpaina bat jarri du martxan, teknologia berritzaileen bidez mezua modu erakargarri eta deigarrian helarazteko.

Helburuak

Egungo gizarte gain-komunikatuan, gazteen arreta bereziki banatuta dago. Horregatik, kontzientziazio kanpaina bat sortu da tokiko kontsumo-ohiturek komunitatearen etorkizunean duten eragina eragina erakusteko, modu deigarri eta inpaktante batean. Horretarako birtuala erabiliko da, gazteen arreta bereganatzeko eta hausnarketa pizteko, esperientzia bisual, emozional eta kontziente bat eskainiz, parte-hartze aktiboa sustatuz.

Xede-taldeak gazteen arreta bereganatzeko eta hausnarketa pizteko, esperientzia bisual, emozional eta kontziente bat eskainiz, parte-hartze aktiboa sustatuz.

Sentsibilizazio kanpaina Astigarragako 19-44 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, etorkizuneko kontsumitzaile nagusiei. Xede-talde hau bi segmentutan bereiziko da: 19-29 urtekoak (Z belaunaldia) eta 30-44 urtekoak (Millennial-Y belaunaldia), erosteko behar, ohitura eta erabakietan aldeak dituztelako. Bi segmentu hauen komunikazio kanalak, kontsumitzen dituzten edukiak eta bitartekoak ere ezberdinak izan daitezke, eta horretan oinarrituko da kanpaina, mezua hartzailearen errealitatera egokitzeko.

Justifikazioa

Kanpaina honek tokiko kontsumo-ohiturek etorkizunean izango duten eragina ikusgarri egin nahi du. Horretarako, errealitate birtuala erabili da, gazteen arreta bereganatzeko eta hausnarketa sustatzeko. Errealitate birtualeko betaurrekoek esperientzia birtualak sortzeko gaitasun emozionala, bisuala eta kontzientea eskaintzen dute, eta teknologia murgiltzaile horrek parte-hartze aktiboa bultzatzen laguntzen du.

Mezu nagusia eta irudia

Claim nagusia: “Eta zuk, nola ikusten duzu? #NikAstigarragan” Kanpainaren irudi nagusia Astigarragako Kale Nagusia bi ikuspegitan erakusten du: hutsik eta ilun, edo bizia eta koloretsua. Horrela, erabiltzaileek beren kontsumo-ohiturek komunitatearen etorkizunean duten eragina modu bisualean ikusten dute.

Ekintzen kronograma

Kanpaina 2025eko maiatzaren 2tik abenduaren 17ra arte garatuko da, lau fase nagusitan: Moskeo kanpaina (ekain-abuztua): pertsonaia ezagunekin esperientziaren aurkezpena eta jakinminaren sorrera. Esperientzia birtualak (uztaila-iraila): VR betaurrekoen bidez, gazteek beren kontsumo-ohituren araberako etorkizuneko Astigarraga biziko dute. Emaitzen komunikazioa (urria-azaroa): esperientzia birtualetan jasotako emaitzak jakinaraziko dira herrian zehar kartelekin. Merkatarien testigantzak eta itxiera (abendua): merkatarien bideoak eta azken memoria aurkeztea.

Emaitzak eta inpaktua

Kanpaina amaitzeke egon arren, emaitza ikusgarriak ari da uzten kalean zein herritarren artean. Guztira, ehunka gaztek probatu dute errealitate birtualeko esperientzia. Betaurrekoak janztean bizitako irudi kontrajarriak —Astigarraga bizia edo hutsik— hunkigarriak izan dira askorentzat, eta gazte askok sare sozialetan partekatu dute bizipena. Moskeo kanpainan parte hartu zuten aurpegi ezagunek (Asier Saralegi eta Eider Alonso) gazteen jakinmina piztu dute, horrela, esperientzia birtualetan parte hartzea areagotuz. Kanpainak Astigarragako gazteak interpelatu eta hausnarketara eraman ditu, eta tokiko merkataritzaren aldeko hautua indartzeko urrats sendoa izan da.

Kaixo! .

info@popatik.com

Behar duzun guztian lagunduko zaitugu. Jarri zaitez gurekin harremanetan!

Marketing digitala

Ezinbesteko tresna bihurtu da markentzat, hazteko, saltzeko eta bezero potentzialak erakartzeko duen aukera handiagatik. Kostu aldetik
Marketin digitala
eskuragarriagoa izateaz gain, segmentaziorako aukera handiak eskaintzen
ditu, publiko objetiboarengana modu espezifikoan iristea ahalbidetuz.

Emaitzen analisia

Planteatutako estrategiak eta bideak egokiak izan direla ziurtatzeko ezinbestekoa da emaitzak aztertzea, beharrezkoa balitz beste bide batzuk hartu eta estrategia zuzentzeko.

Diseinua

Diseinuari esker bezeroaren marka eta euskarriek bere izaearen itxura dutela bermatzen dugu. Begirada batean irudi korporatiboaren estetika identifikatzea bilatzen dugu, marka osatzen duten logotipoak, tipografiek, koloreek eta gainerako errekurtsoek batasun bat dutelako.

Estrategia eta sormena

EZAGUTZEA

Gure lanaren arrakasta hein handi batean planteatutako estrategiaren egokitasunean oinarritzen da. Horregatik, lehen urratsa bezeroaren egoera, izaera, beharrak, helburuak eta baliabideak ezagutzea izaten da.

PROPOSAMENA

Kasu bakoitza ondo ezagututa, sormenari bide eman eta ekintza ezberdinak planteatzen ditugu gure bezeroen negozio helburuetara iristeko. Proposamen bakoitza guztiz pertsonalizatua izaten da, eraginkorra izango dela bermatzeko.

EKINTZA

Proposamena aurkeztu, zuzendu eta onartuta dagoenean, ekiteko garaia da. Onartu diren akzio guztiak martxan jarriko ditugu dauzkagun erremintak baliatuz; marketing digitala, komunikazioa eta diseinua.
Webgune honek, nabigazio esperientziarik onena lortuko duzula bermatzeko cookieak erabiltzen ditu. Gunean nabigatzen jarraitzean, cookie horiek onartu dituzula adierazten ematen ari zara.

Komunikazioa

Izan digitalki edo euskarri fisikotan, beti dute komunikazio beharra sortzen ditugun pieza guztiek. Esaten dena bezeroaren isla izan dadila bermatzen dugu komunikazioaren bidez, estrategian landutako balore eta mezuak errespetatuz.