Gurekin harremanetan jarri ziren beren nortasun korporatiboa berritzeko beharrarekin. Lan-eremu guztiak ikusarazten dituen estilo berria definituta, paperezko euskarriak zein euskarri digitalak sortu genizkien.
Geroztik, urteroko enologia katalogoa gurekin diseinatu dute, baita makineria eta agroenologia arloetako arduradunen lana babesten duten katalogoak ere.
Beraiekin bizitako erronka politenetako bat bi urtetik behin ospatzen den ENOMAQ 2023 azokarako standa gauzatzea izan da. Estrategiatik abiatuz, enpresaren jarduna eta izaerari erantzuten dion ideia kreatiboaren eta claimaren sorreraz arduratu gara, enpresako arlo guztien bizikidetza bermatzen duen eta arloburuen beharrei erantzuten dien espazioak eta irtenbideak topatuz.
Era berean, azokan erakutsi diren euskarrien sorkuntzan jardun gara: feriarako irudi printzipala, muralen diseinuak, pantailetan erakutsi diren bideoen grabaketa eta edizioa eta makinaria arloko maketak sortzeko hornitzaile kudeaketa, besteak beste.
Azokako epaimahaiak AZ3 Oeno enpresaren standa saritu du diseinua, jasangarritasuna, originaltasuna eta produktuaren integrazioa goraipatuz.