Karmele eta Imanol Garmendiak aita erreferente badute ere, enpresaren gidaritza hartuta, itxura aldaketa bat eman nahi izan zioten markari, aro berriaren erakusle. Horrela, identitatea berritzeko jo zuten gugana, lehengoaren kutsua eta aitaren inizialak mantendu ditugu baina tipografia, kolore zein estilo gaurkotuagoa emanaz. Itxura berriarekin batera, identitate korporatiboari jarraiki eguneroko jardunean eta bulegoan behar izaten diren euskarrien diseinua egin diegu. Hala nola, zigiluak, firma digitalak, folioak, sobreak…
Komunikazio estrategiari esker markaren balioak eta estiloa finkatutakoan sare sozialen kudeaketari ekin eta horretan dihardugu gaur egun argitalpen profil baxu baina etengabea eskaintzen.