Komunikatiboki, erronka argi batzuekin etorri ziren: salmentara gehiago bideratzea, sare sozialak bezero berriak erakartzeko eta fidelizatzeko tresna eraginkor bihurtzea, eta beraien posizionamendua sendotzea, Euskal Herrian ikas bidaietan erreferente gisa kokatuz.
Horretarako, enpresa gertutik ezagutzen hasi, eta Komunikazio Estrategia diseinatu diegu helburu horiei erantzuteko. Sare sozialen erabilera neketsua izatetik, dinamiko eta autonomoagoa den planteamendu batera igaro gara. Orduz geroztik, beraien komunikazio bidelagun gara: sare sozialen kudeaketan eta eduki sortzean lagunduz, salmenta helburua lehen planora ekarriz.