POPATIK proiektua 2020an jaio zen, guztia haizea hartzera bidaltzeko gogoa genuen garaian. Orioko alabak izaki, itsasoarekin lotura estua sentitzen dugu eta gure proiektuak ere horixe azaleratzea nahi genuen. Hori guztia batzen duen izen bat aurkitu nahi genuen, erraz ahoskatu eta idazten den hitz bat, itsasoarekin lotura duena eta atentzioa ematen duena. Lortu ote dugu? Zuek esan!
Komunikatzailea eta POPATIKeko erredakzioaren atzean ezkutatzen dena. Langile azkarra da, ez daki geldirik egoten, teklekin beti dantzan eta kafe-katilua beti gertu.
Musika du pasio eta horrek bulegoko DJ izatera eraman du. Hitzekin abila, bertsolari izateko jaio omen zen baina kazetari izaten amaitu du. Bere harrikadak egunak alaitzen dizkigu eta sormenak proiektuak berezi bihurtu.
Komunikatzailea eta POPATIKeko ikus entzunezkoen atzean ezkutatzen dena. Detaile guztietan jartzen du begia, egiten duen dena borobiltzea gustatzen zaio.
Musika eta dantza zale amorratua da, baldar xamarra baldin bada ere. Izurdea izan omen zen beste bizitza batean, orain ahal duen guztietan itsasora murgil egitearekin konformatzen da. Bere esperientziak kemena ematen digu eta sormen taktikoak proiektuak lurreratzen laguntzen digu.
Diseinatzailea da bera, POPATIKeko itxurari armonia ematen diona. Estetikaren zentzu aparta du. Bulegoko pantonearen eta hamaiketakoen erregina.
Artea du pasio, pintzela ez bada, argazki kamera du eskuan. Beldur gara laster eskuan hartuko duena tatuatzeko makina izango ote den. Bere begiradak lasaitasuna ematen digu, eta milenial sormenak proiektuei aire frexkoa ematen die.
Ezinbesteko tresna bihurtu da markentzat, hazteko, saltzeko eta bezero potentzialak erakartzeko duen aukera handiagatik. Kostu aldetik
Marketin digitala
eskuragarriagoa izateaz gain, segmentaziorako aukera handiak eskaintzen
ditu, publiko objetiboarengana modu espezifikoan iristea ahalbidetuz.