Igez Eraikuntzak

Estrategia / Diseinua / Ikus-entzunezkoak / Testugintza / Web
IGEZ Eraikuntzak familia artean sortutako eraikuntza enpresa bat da. Hauen lan-eremuak etxebizitzak eraberritzen eta zaharberritzen espezializatzen dira, eta proiektu bakoitzerako kalitate-prezio irtenbide onena bilatzeagatik nabarmentzen dira.
Komunikazioak eta presentzia digitalak sektorean duten garrantziaz jabetuta, guregana jo zuten identitate digitala zein plataforma digitaletako posizionamendua hobetzeko helburuarekin. Lan-saio batzuei esker, enpresaren egoera aztertu ahal izan dugu irtenbide egokienak eskaintzeko.

Nortasun korporatiboa osatzen duten logoak, tipografiak eta koloreak eguneratu ditugu baita hauen erabilera zehazten duen marka gidaliburua sortu ere. Iruditeria horretan oinarritutako webgunea sortu diegu jarraiki, beraien izaera, lan ildoak eta egindako lan esanguratsuenak erakusten dituen atari bat eraikiz.

Kaixo! .

info@popatik.com

Behar duzun guztian lagunduko zaitugu. Jarri zaitez gurekin harremanetan!

Marketing digitala

Ezinbesteko tresna bihurtu da markentzat, hazteko, saltzeko eta bezero potentzialak erakartzeko duen aukera handiagatik. Kostu aldetik
Marketin digitala
eskuragarriagoa izateaz gain, segmentaziorako aukera handiak eskaintzen
ditu, publiko objetiboarengana modu espezifikoan iristea ahalbidetuz.

Emaitzen analisia

Planteatutako estrategiak eta bideak egokiak izan direla ziurtatzeko ezinbestekoa da emaitzak aztertzea, beharrezkoa balitz beste bide batzuk hartu eta estrategia zuzentzeko.

Diseinua

Diseinuari esker bezeroaren marka eta euskarriek bere izaearen itxura dutela bermatzen dugu. Begirada batean irudi korporatiboaren estetika identifikatzea bilatzen dugu, marka osatzen duten logotipoak, tipografiek, koloreek eta gainerako errekurtsoek batasun bat dutelako.

Estrategia eta sormena

EZAGUTZEA

Gure lanaren arrakasta hein handi batean planteatutako estrategiaren egokitasunean oinarritzen da. Horregatik, lehen urratsa bezeroaren egoera, izaera, beharrak, helburuak eta baliabideak ezagutzea izaten da.

PROPOSAMENA

Kasu bakoitza ondo ezagututa, sormenari bide eman eta ekintza ezberdinak planteatzen ditugu gure bezeroen negozio helburuetara iristeko. Proposamen bakoitza guztiz pertsonalizatua izaten da, eraginkorra izango dela bermatzeko.

EKINTZA

Proposamena aurkeztu, zuzendu eta onartuta dagoenean, ekiteko garaia da. Onartu diren akzio guztiak martxan jarriko ditugu dauzkagun erremintak baliatuz; marketing digitala, komunikazioa eta diseinua.
Webgune honek, nabigazio esperientziarik onena lortuko duzula bermatzeko cookieak erabiltzen ditu. Gunean nabigatzen jarraitzean, cookie horiek onartu dituzula adierazten ematen ari zara.

Komunikazioa

Izan digitalki edo euskarri fisikotan, beti dute komunikazio beharra sortzen ditugun pieza guztiek. Esaten dena bezeroaren isla izan dadila bermatzen dugu komunikazioaren bidez, estrategian landutako balore eta mezuak errespetatuz.