Enpresak bizi izan zuen prozesua markan islatzeko premiarekin, Iñigok bere nortasun berria islatuko zuen irudia sortzeko premisarekin jo zuen gugana, betiko esentzia alde batera utzi gabe.
Beharrei erantzuna emateko asmoz, markaren rebrandinga burutu dugu, bilakaera hori izenean transmititzeko. Horrela, Lasa Ostepatia eta Fisioterapia bihurtu da, bezeroen osasuna bermatzea helburu duen diziplina anitzeko taldea.
Markaren berritzearekin batera, beharrezko euskarri guztien ekoizpena diseinatu eta kudeatu dugu, kontsultako biniloak, arropa korporatiboa eta bisita-txartelak besteak beste. Webgune berria diseinatu eta garatzeko aukera ere izan dugu.
Era berean, sare sozialetako perfilak txukun jarri dizkiegu eta zenbait plantila sortu, ondoren edukien sorkuntzaren inguruko formakuntza bat eskainiz. Horri esker aurrerantzean beraiek publikatzen jarraitu ahal izango dute itxura soila eta profesionala mantenduaz.