Bigarren urtez jarraian, matrikulazio kanpaina gerturatzen ari zela etorri ziren gugana, estrategia sendo eta koherente baten bitartez helburuak lortzeko asmotan.
Kanpainaren identitatea, leloa eta euskarri gehienak prest zituzten aurreko urtetik. Hortaz, gure lana estrategia bat sortzea izan da, martrikulazioak lortzeko kanpainan zehaztuta zituzten hito guztien berri emanaz. Horretarako, kaptatu nahi zituzten perfilak zein sare sozialen eta zein edukiren bitartez erakarri zehaztuz.
Kanpainan zehar estrategia hori aurrera eramatez arduratu gara, sare sozialetan publikazioak eginaz eta Ads kanpainaren bitartez promozioak kudeatuaz.