Goiuri Unanuek, SOIA BRIDALen sortzaileak, hasieratik izan zuen konfiantza POPATIK Estudio Kreatiboan. Webgunearen eguneraketarekin hasi ginen, estilo soila eta sofistikatua emanaz, betiere markaren esentzia errespetatuz. Ordutik, bere sare sozialak kudeatzen ditugu eta web orria eguneratuta mantendu. Proiektu puntualak ere garatu ditugu: online publizitate-kanpainak, argazki- eta bideo-saioak, liburuxkak eta bestelako materialak…
Duela gutxi, Gregori bildumaren parte izateko aukera eskaini zigun Goiurik, urriaren 26an San Telmo Museoan eskaini zuen desfilea mugarri hartuta, ibilbide guztian jarri dugu aletxoa proiektu berezi honetan.
Kanpainaren estrategia ontzetik hasi ginen hartu beharreko norabidea trazatzeko. Eta lehen geldialdia, identitatearen sorrera izan da. Proiektuaren baitan egindako ekintza eta euskarri guztiak identitateari jarraiki garatu ditugu. Eduki digitalaren zuzendaritza artistikotik hasi eta euskarri ezberdinak sortu ditugu honen baitan: landing pagea, newsletterrak, sare sozialetarako edukiak, bildumaren inguruko informazioa biltzen duen euskarri fisikoa…
Desfilean bertan ere harreta berezia jarri dugu, ekitaldia kubritzeaz gain, medio eta influencerren kudeaketaz arduratu gara, baita ekitaldian proiektatutako irudi zein musikaz ere. Eta nola ez, proiektuari bisibilitatea emateko ads kanpainak kudeatu ditugu.