Jakubek akademia berria irekitzearen aldeko apostua egin eta proiektua ezagutzera eramateko beharrarekin etorri zen gugana. Abiapuntua behar genuenez, akademia barrutik ezagutzeko lanketak burututa, Komunikazio Estrategia ondu genion. Helburu, behar eta balioei jarraiki, diskurtsoa eratu eta urtean zehar burutzeko akzioak eta beharrezko kanalak zehazteko.
Horren baitan, bideo korporatiboa, euskarri ezberdinen diseinua (kartelak, merchandisinga…), webguneko Google Ads kanpainak eta beste zenbait lantxo ere egin ditugu.
Era berean, bere komunikazio agentzia gisa ibili gara lanean, egunerokotasunean sortzen zitzaizkion behar guztiei aurre eginaz: hileroko eduki digitalen sorkuntzan, sare sozialen kudeaketan, mailing eta blog idazketan eta diseinu lanetan gaude murgilduta.