Proiektu honi ekin eta berehala jo zuen gugana, gogotsu eta proposamenak entzuteko prest, bere zerbitzuen komunikazioari nola heldu aholkatzeko. Definituta zeukan irudi korporatiboaren ildoari jarraituz, bere webgunea, informazio-liburuxka eta Inis Staysek eskaintzen dituen zerbitzu guztiak erakusten dituzten hainbat mailing sortu ditugu proiekturako.
Orain, bidean sortzen zaizkion diseinu zein erredakzio eta itzulpen lan txikiak egiten dizkiogu tarteka. Besteak beste, liburuxkaren urteroko egokitzapenak, zein udako esperientzia bizitzera animatu diren ikasleentzat merchandisingeko produktuak.