2023ko urtarrilean komunikazio departamentura batu ginen eta ordutik ospatu diren bi edizioetan komunikazioaren eta prentsa kabinetearen ardura izan dugu: prentsa oharren eta dossierren erredakzioa, artistei elkarrizketak, euskarri fisiko eta digitalen testugintza, itzulpenak eta influentzer marketinga.
ATREZZOAREN DISEINUA ETA KOORDINAZIOA
Baina aurten, beste urrats bat eman dugu. Jaialdiaren arima eta identitatea espazio fisikoetara eramateko erronka hartu dugu, ikus-entzunezko esperientzia areagotzeko. Atrezzo osoa diseinatu eta koordinatu dugu, jaialdiaren esentzia irudikatzeko eta bisitariei emozioz betetako giroa eskaintzeko.
Diseinu prozesuak sormen hutsa eskatzen zuen, baina baita antolaketa zorrotza ere: espazioen banaketa, eszenografien diseinua, materialak aukeratzea eta muntaketa-lanak planifikatzea. Hainbat elementu landu ditugu, eszenatoki nagusietatik gune txikietara, jaialdiaren espiritu indartsua eta izaera bakarra transmitituz.