Jon eta Ainara, Zuheganeko sortzaileak sare sozialekin abilak badira ere, komunikatzeko planteamentu baten faltan zeuden. Zer, noiz, nola eta zergatik publikatu finkatzeko beharrarekin.
Enpresa gertutik ezagutzeko lanketarekin hasi genuen ibilbidea, behin abiapuntua argi izanda beraien helburu, behar zein balioei jarraiki Komunikazio Estrategia sortu genien. Horrela, urte guztian zehar erabiltzeko kanalak zein aurrera eraman beharreko akzioak zehaztuz.
Horri guztiari esker, beraien Komunikazio Agentzia gisa jardun gara lanean, egunerokotasunean sortu zaizkien beharrekin laguntzearekin batera: bideogintzan, sare sozialen kudeaketan, mailing idaezketan zein diseinu eta marketing digital lanetan ibili gara buru belarri.